XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala ere, jakiña, ezin esan kondaira ontako gertaera eta koxka guztiak garrantzi eta eskakizun berdiña dutenik sinismenarekiko, Israel-kondairako edozein gertaerak ez du ajola berdiñeko adierazpidea erlijio-mallan, edo-ta ez du erlijio-eragiñ bera.

Bereizi dezazkegu gertaera batzuk kondaira onen luzeran, sinismenarentzat eragiñ betea, uts-eziñezko indar dutenak.

Onelako gertaerak, egizko adierazpide goitarrak dira, auetan agirian eta uts-ezinkiro ezagutzen du erriak Jainkoaren eskua osasun-bidean eragiten; adierazpide ta ezaugarri jator dira auek sinismenarentzat.

4.- Adierazpen nagusiak

Asko eta asko dira auetakoak Israel-kondaira zear, naiz-ta goi-idazleek adierazpen auek edestekoan, idazkera bereiziak erabilli; esate baterako, olerki-idazkera edo-ta izlari-idazkera, eta naiz idazkera auek beren giroan artu-bear izan, ala ere asko dira adierazpen jatorretakoak.

Jainkoaren goi-egintzaz beterik arkitzen da Israel-edestia eta auek ez ditezke ukatu, Idazteunaren izaera zearo okertu gabe.

a.- Mirariak

Itun Zarrean ba-dira egizko mirariak, emen lurreko zeren eta noren eragin utsetik etor ez ditezken gertaerak, bakar-bakarrik Jainkoaren esku-artzez gerta ditezkenak.

Eta mirari auek zerbaiten adierazpen dira, Jainkoaren ordez edo izenean ari dala diagon edonor, egiz eta jator ala dalazkoa aitortzen dute; bere buruzko itza-ez-baña, Jainkoaren itza dakarren aitorpen dira.

Orrela, gertaera auek beartzen dute gizakia sinistera, Jainkoak emandako eginkizuna dakarrela mirarigilleak.

Adierazpen auxe dute Moises'en eskuz gertatu ziran mirariak, eta auetxen bidez irabazi zuan ebertarren sinismen eta ustea (Ex 4 1 9 4 , 29-31; eta bai 7'gn. ataletik 11' garrenerakoak ere).